2022/06/06

Ankerra laukoteak lehen singlea estreinatu du

Irungo Ankerra metal talde gazteak lehendabiziko diskoa argitaratuko du laster. Durangoko Rock Izar Records estudioetan grabatu zuten pasa den otsailean. Aurrerapen moduan, 2020 lehen singlea estreinatu dute, eta jarraian ikus dezakezue bideoklipa.

Lau musikarik osatzen dute banda: Mikel Muñoz (gitarra solista), Javier Etxepare (baxua), Odei Garcia (ahotsa eta gitarra) eta Jon Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak