2026/11/25

Anne Aisling abeslariak indarkeria matxistaren aurkako abestia plazaratu du

Gasteizen bizi den Anne Aisling abeslariak El Eco de la nada singlea aurkeztu zuen urriaren 2an, baina gaurko egun seinalatuarekin lotura zuzena du.

Hain zuzen ere, gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna da, eta aipaturiko kantak emakumeen kontrako indarkeria salatzen du. 

Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar) grabatu zuen haren Asuako Chromaticiy Studios-etan, eta bideoklipa Sway Visuals ekoiztetxeak zuzendu zuen.

Aisiling Itunerum taldeko abeslaria ere bada, eta haiekin jorratzen duen metal sinfonikoaren ildokoa da bakarlari moduan argitaratu duen singlea.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak