
Nafarroa Behereko Arti taldeak 2.0 lehendabiziko diskoa sareratu zuen, otsaila bukaeran. Hamahiru abesti grabatu zituzten iaz Iñaki Plaa (Ztah, Titan) musikari eta soinu teknikariarekin.
Musikalki, rockaren eta metalaren artean kokatzen dira, haiek hautaturiko estilo jakin batekin: barnekaldkor. Eta zer da hori?
Hirukoaren Bandcamp atarian entzun dezakezue diskoa:
Bitxia da bandaren ibilbidea. 2005ean elkartu ziren Nafarroa Behereko Ainhize-Monjolose herriko Artikaite kalean. Hortik datorkie Arti izena. Bost urtez hainbat kontzertu eman ondoren, hamar urteko etena egin zuten. 2025ean bueltatu ziren, eta haien abestiak grabatzea erabaki zuten.
Oztibarre eta Garazi eskualdeetako hiru musikari hauek osatzen dute banda: Xabi (gitarra eta ahotsa), Ttitto (baxua eta ahotsa) eta Xarxa (bateria eta ahotsa).