2024/03/11

Aschen bandak lehendabiziko urratsa egin du

Nafarroako Aschen black metal taldeak lau abestiko maketa plazaratu du. Mikel Telletxea musikariak sortu zuen 2019an bakarkako proiektu gisa. Orduan hasi zen kantak lantzen eta taldekideak bilatzen. 2022an Igor Vallek (Dominium ohia) bat egin zuen berarekin.

Otsaila bukaeran entzungai jarri zituzten beraien Bandcamp atarian.

Telletxea da abestien sortzailea, eta bera arduratu da gitarrak eta ahotsak grabatzeaz. Gainera, bateriak berak programatu ditu. Vallek, berriz, baxua grabatu du. Aldiz, maketaren nahasketa egiteko Iñigo Irazokiren laguntza izan dute.

Bikoteak jakinarazi digunez, estreinako iraupen luzeko abestiak osatzen ari dira. Izan ere, diskoa argitaratzea da euren hurrengo helburua.

Hurrengo kontzertuak