2022/11/18

Asgarth taldeak "Kale gorrian" singlea aurkeztu du

Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Zeldatik lan berriaren bigarren singlea estreinatu du: Kale gorrian. Bideoklipaz Quartan Irudi Zerbitzuak arduratu da.

Bosgarren diskoa abenduaren 2an argitaratuko dute. Aldiz, egun batzuk beranduago aurkeztuko dute zuzenean. Abenduaren 10ean Donostiako Doka kafe antzokian ariko dira.

Hamaika abesti izango ditu lan berriak, eta Iker Bengoetxea (The Ogrocadaver) artistak egin du azala:

01. Argi Izpiak
02. Zeldatik
03. Izurri Berria
04. Kale Gorrian
05. Gainditu Dut
06. Ispilu Zelataria
07. Abodulayren Agurra
08. Abdoulay
09. Nahi Nukeen Herria
10. Ezin Bizi
11. Parasitoa

Zeldatik diskoa Usurbilen grabatu zuten Haritz Harreguy musikari eta teknikariaren estudioan. Izenburu bereko abestiaren singlea eta bideoklipa iazko azaroan aurkeztu zuten:

Maiatzaren 28an itzuli ziren agertokietara, 15 urte luzeren ondoren. Boskotea berrosatuta, ondorengoak dira egun taldeko musikariak: Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria).

Hurrengo kontzertuak