2024/03/04

Basque Metal Country: laugarren bilduma digitala martxoaren 25etik aurrera entzungai

Laugarren bilduma digitala plazaratzeko momentua iritsi dela iragarri du Basque Metal Country egitasmoak. Martxoaren 25ean sareratuko dute beraien Bandcamp atarian.

Xanti Rodriguez arduratu da berriz ere azalaren diseinuaz.

Euskal Herriko hamar heavy metal talde aukeratu dituzte "merezi duten ikusgarritasuna emateko, gurean, inguruan eta nazioartean". Banan-banan aurkeztuko dituzte euren sare sozialetan iluntzetik aurrera.

Aurreko hiru bilduma digitalak jarraian entzun eta jaitsi ditzakezue:

BMC - III

BMC - II

BMC - I

Hurrengo kontzertuak