
Lea-Artibaiko Beretter metalcore bandak estreinako lan laburraren aurrerapena aurkeztu du: Zuk balidatzearren. Gainera, musika bizi duten modua irudikatzen duen bideokliparekin.
Aurretik, beste bi abesti plazaratu dituzte:
Beretter - Mina ≠ Zauria
Beretter - Rawflesh
Beretter banda osatzen dute Markina-Xemeingo Amets Arrazola baxu jotzaileak eta Ibon Juaristi gitarristak, eta Lekeitioko Ibai Zabala abeslariak.