Donostialdeko Biersbreaker folk metal taldeak maiatzaren 27an estreinatuko du Gaueko abesti berria. Gipuzkoarren euskarazko lehen kanta propioa da. "Istorio ilun bat kontatzen du, euskal folkaren eta black metalaren arteko nahasketarekin", adierazi dute.

Aurretik, euskarazko bi kanta plazaratu dituzte, baina moldaketak dira: Irati (2024) —filmaren soinu bandan oinarriturikoa—, eta Martxa baten lehen notak (2022) —Mikel Laboa musikatu zuen Joxan Artzeren poema—.
Biak taldearen Bandcamp atarian entzun daiteke, gainerako diskografiarekin batera:
Biersbreaker - Irati
Biersbreaker - Martxa baten lehen notak
Bestalde, boskoteak Saga lan laburra sareratu zuen iazko abenduan, eta hori da beraien orain arteko azken lana.
Bost musikari hauek osatzen dute banda: Mikel (ahotsa), Xabi (gitarra, ahotsa, alboka, gaita, whistle, zarrabetea eta soinu txikia), Gonzalo (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu (bateria).