2025/11/24

Biersbreaker taldeak bigarren 'Saga' estreinatu du

Donostiako Biersbreaker folk metal banda hiru kapituluko Saga lan berria osatzen ari da. Bigarren atala jarri dute entzungai haien Bandcamp atarian.

Abenduan osatzeko asmoa dute, hirugarren eta azken atalarekin. Azala tamaina handian ikus dezakezue segidan:

Lan berriak Biersbreaker pertsonaiaren beste abentura bat kontatzen du: "Helheim mundura joango da, eta han Hela ezagutuko du. Biek batera, Aesirrei gerra deklaratuko diete. Ondorioz, Ragnarok bataila eragingo dute". 

Lehen atala, jarraian entzun dezakezue:

Bikingoei buruzko aroari bukaera emango diote EP honekin. Era berean, boskotearen ingelesezko azkena izango da, aurrerantzean soilik euskaraz abesteko asmoa dutelako. 

Hurrengo kontzertuak