2026/05/27

Biersbreaker taldeak 'Gaueko' euskarazko lehen kanta sareratu du

Donostialdeko Biersbreaker folk metal bandak iragarritakoa bete du. Euskarazko lehen abesti propioa plazaratu dute: Gaueko. Boskotearen hitzetan, "istorio ilun bat kontatzen du, euskal folkaren eta black metalaren arteko nahasketarekin".

Aurretik, euskarazko bi abesti aurkeztu dituzte, baina moldaketak dira: Irati (2024) —filmaren soinu bandan oinarriturikoa—, eta Martxa baten lehen notak (2022) —Mikel Laboa musikatu zuen Joxan Artzeren poema—.

Biak taldearen Bandcamp atarian entzun daiteke, gainerako diskografiarekin batera:

Biersbreaker - Irati

Biersbreaker - Martxa baten lehen notak

Bestalde, boskoteak Saga lan laburra sareratu zuen iazko abenduan, eta hori da beraien orain arteko azken lana.

Bost musikari hauek osatzen dute banda: Mikel (ahotsa), Xabi (gitarra, ahotsa, alboka, gaita, whistle, zarrabetea eta soinu txikia), Gonzalo (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu (bateria).

Hurrengo kontzertuak