
Usansoloko Biok metalcore taldea lozorrotik atera da. Sare sozialen bidez iragarri dute itzulera, hamar urte luzeren ondoren. Dena dela, denbora daramate entsegu lokalean haien errepertorioa errepasatzen eta zuzenekoetarako prestatzen.
Izan ere, boskotea berrituta bueltatu dira. Ibon Negreira (ahotsa), Unai Garcia (gitarra) eta Aitor Simarro (gitarra eta ahotsak) kideekin bat egin dute beste bi hauek: Luis J. Baranda (baxua) eta Oier Cacho (bateria).
2014an eskaini zuten azken kontzertua Gernikako Astran. Aldiz, 2009an kaleratu zuten Gaur ez da dena grisa bigarren diskoa, orain arteko azkena.
Esan moduan, taula gainera itzultzeko asmoa dute, eta laster iragarriko dituzte itzulera kontzertuak.