2024/04/20

Blackhearth bandak 'Feast Of The Savages' singlea askatu du

Bizkaiko Blackhearth heavy metal taldeak maiatzaren 29an argitaratuko du Feast Of The Savages EP kontzeptuala. Bost abesti eta bi bonus track berezi izago ditu. Aurrerapen moduan, lanaren izenburu bera duen kanta askatu dute.

Jon Zig (Dying Fetus, Suffocation, Sinister) artistak egindako azala eta abesti zerrenda segidan topatuko dituzue.

01. The Whore
02. Feast Of The Savages
03. Crying Out For Escape
04. Fallen Kingdom
05. The New Jerusalem

Lan laburrak bi gonbidatu berezi ditu. Carlos Escudero (Vhäldemar) abeslariak haren ahotsa jarri du narraitzaile modura, eta Alberto Riondak (Avalanch) gitarra solo bat sartu du Fallen Kingdom kantan.

Alex Hernandez eta Asier Larrea musikariak 2023. urte bukaeran elkartu ziren kanta berriak osatzeko. Horiek berriz ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Mongeren gidaritzapean.

Boskotea beste hiru musikarik osatzen dute Hernandezekin eta Larrearekin batera: Alain Concepcion (ahotsa), Endika Ortega (gitarra) eta Jorge Sanchez (baxua).

Hurrengo kontzertuak