2026/02/17

Blackhearth taldea prest dago zuzenekoetara itzultzeko

Bizkaiko Blackhearth heavy metal bandak Feast of the Savages azken lan laburra aurkezten jarraitzeko asmoa du. Hori dela eta, Cryin' Out For Escape abestiaren letren bideoa sareratu dute:

Maiatzaren 23an bueltatuko dira taula gainera, Portugaleteko Groove aretoan Sugoi eta Eden taldeekin batera. Boskotea berrosatu osteko lehen emanaldia izango da. Izan ere, Gontzal Bilbao (Fear Crowd) baxu jotzaileak hartu zuen Jorge Sanchezek utzitako lekua. Bestalde, Lander Garay da teklatu jotzaile berria.

Gainerako lau kideak dira Alex Hernandez (gitarra), Asier Larrea (bateria), Alain Concepcion (ahotsa) eta Endika Ortega (gitarra).

2024ko maiatzean Feast Of The Savages lan labur kontzeptuala kaleratu zuten. Izenburu bera duen kantaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Bizkaitarren lanak orotara bost abesti ditu, eta Bibliako pasarteetan oinarriturikoa da.

Hurrengo kontzertuak