2024/04/02

Blackhearth taldeak basatien festaren xehetasunak eman ditu

Bizkaiko Blackhearth heavy metal bandak Feast Of The Savages lan berria kaleratuko du maiatzaren 29an. Kontzeptuala izango dela aurreratu dute.

Horrekin batera, Jon Zig (Dying Fetus, Suffocation, Sinister) artistak egindako azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte.

01. The Whore
02. Feast Of The Savages
03. Crying Out For Escape
04. Fallen Kingdom
05. The New Jerusalem

Alex Hernandez eta Asier Larrea musikariak 2023. urte bukaeran elkartu ziren kanta berriak osatzeko. Horiek berriz ere Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Mongeren gidaritzapean.

Boskotea beste hiru musikarik osatzen dute Hernandezekin eta Larrearekin batera: Alain Concepcion (ahotsa), Endika Ortega (gitarra) eta Jorge Sanchez (baxua).

Hurrengo kontzertuak