2024/04/23

Blast Wave boskoteak 'Mil Rostros' abestia birgrabatu du

Irungo Blast Wave power metal taldeak Keira abeslariaren ahotsa aurkeztu du. Horretarako, 2019ko Mil Rostros bigarren diskoaren izenburu bera duen kanta birgrabatu eta berriz nahastu dute.

Abestiaren bideoklipa laster sareratuko dutela iragarri dute, eta hau ere boskote berrituaren lehenengoa. Izan ere, 2023ko abuztuan Jon Marcos abeslariak Blast Wave uztea erabaki zuen, eta hilabete batzuk beranduago, abenduan, haren ordezkoa aurkeztu zuten: Keira.

Horiek horrela, bost musikari hauek osatzen dute banda: Keira (ahotsa), David Cuadrado (baxua), Ivan Estevez (gitarra), David Cabanillas (gitarra) eta Mikel Iragui (bateria).

Hurrengo kontzertuak