
Bilboko Aste Nagusiko 39. Bertako Metal eta Pop Rock erakustaldia abuztuaren 22tik 29ra izango da. Guztira, hamasei talde ariko dira zuzenean Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera.
Aurten, Bizkaiko bost metal talde programatu dituzte, iaz baino bat gehiago:
- Abuztuak 25, asteartea: Basaki eta Izena.
- Abuztuak 28, ostirala: Ossyris eta Stolen Soul.
- Abuztuak 29, larunbata: The Kraven eta My Sweet Torment.
Aurtengo edizioan, 72 talde eta artistak eman dute izena, eta horietatik hogei izan dira metal kategoriakoak.