2022/01/20

Bourbon Kings taldeak "Nos La Suda" singlea estreinatu du

Atarrabiako Bourbon Kings nu metal bandak XXX (El Dromedario Records) hirugarren diskoa kaleratuko du laster. Pixkanaka aurreratu dituzte xehetasunak, eta, orain, Nos La Suda singlearen txanda iritsi da. Endikah rap abeslariak, Beatriz Lizarraga dantzariak eta beste hainbat dantzarik parte hartu dute Mikel Lebronek zuzenduriko bideoklipean. Nafarrek rapa, metala eta flamenkoa uztartu dituzte abesti berean.

Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu zuten lana, Iker Piedrafita teknikari eta ekoizlearen gidaritzapean. Aldiz, Iosu Berriobeñak egin du jarraian ikusgai duzuen azala.

Boskoteak honela aurkeztu du diskoa:

"Gauean, ilargiaren begiradapean, apalatxeen moonrakers kontrabandistek whiskya ekoizten eta banatzen zuten era klandestinoan. Duela 100 bat urte izan zen hori, lege lehorrak iraun bitartean. Whiskey distilatua zen, maiz 95 gradukoa. X hizkiak adierazten zuen alkohol ilegalaren sorta zenbat aldiz pasatu zen alanbiketik. Hiru X hizki bazituen, esan nahi zuen hiru bider pasa zela, eta distira purua zela. Hiru. Hirugarrena iritsi da".

Hona hemen gainerako aurrerapenak:

Bourbon Kings - Sin Control (Treze Monos taldearen kolaborazioarekin)

Bourbon Kings - Puro Fuego (Wiz Khalifa musikariaren Black and Yellow abestiaren moldaketa)

Bourbon Kings - Y Qué Vas a Hacer Tú

Bourbon Kings - No Sé Por Qué (Iker Piedrafitaren kolaborazioarekin)

Nafarrek 2022ko Resurrection Festival jaialdian parte hartuko dute.

Hurrengo kontzertuak