2022/03/13

Broken Legacy taldeak "Jukutria" hirugarren singlea plazaratu du

Oñatiko Broken Legacy metalcore bandak Ortzimuga bigarren diskoa kaleratuko du martxoaren 27an. Aurrerapen gisa, hiru abesti plazaratu dituzte, eta Jukutria da hirugarrena. Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarristak kolaboratu du solo batekin. Hain zuzen ere, haren Chromaticity Studios-etan grabatu dute lana.

Seikoteak beste bi kantu aurreratu ditu.

Broken Legacy - Hostoak Erori Dira (Herriko Burdinak esklusiban estreinaturikoa)

Broken Legacy - Ezezaguna

Aldiz, azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Ezezaguna
02. Hostoak Erori Dira
03. Azken Taupadak
04. Askatasun Eza
05. Jukutria
06. Beldurraren Menpe
07. Amesgaiztoa
08. Bakardadea

Hurrengo kontzertuak