
Gasteizko BronchoAspiration kide bakarreko taldearekin aurrera jarraitzen du Jon Mikel Parrilla (Sixmika) musikariak. Urteko bigarren singlea plazaratu berri du: Persistence.
Bideoklip deigarri batekin aurkeztu du, bera ageri delako musika tresna guztiak jotzen.
Metal modernoa eta hardcorea uztartzea gustuko du, eta pieza berria ere ildo horretakoa da.
Urtarrilean, berriz, Like The Ripples of a Drop singlea plazaratu zuen.