
Herriko Burdina webgunearen Burdina Astintzen jaialdiari jarraipena emango diogu. Aurten berreskuratu eta izandako harrera onari esker, bosgarren edizioa egingo dugu 2026ko maiatzaren 23an. Berriz ere, Donostiako Larratxo kultur etxean izango da.
Euskal Herriko heavy metala sustatzeko sortu genuen, eta, orain, helburu zehatzagoa du: euskarazko metala nabarmentzea. Horregatik, gure hizkuntzan abesten duten taldeak lehenetsiko ditugu. Horrela, bosgarren edizioan parte hartuko duten hiru taldeek euskaraz kantatzen dute.
Oraindik ez dugu argituko zeintzuk diren, baina bakoitzaren ezaugarri bana aurreratuko ditugu: beteranoa, esklusiboa eta estreinaldia.

Maiatzaren 17an egin genuen laugarren edizioa, eta sarrera guztiak saldu ziren. Asgarth, Elbereth eta Izan Bai taldeak aritu ziren zuzenean, eta zuzeneko ederrak eskaini zituzten.
Estreinako Burdina Astintzen jaialdia, berriz, 2004an egin genuen Soraluzeko gaztetxean. Bigarrena eta hirugarrena, berriz, Donostiako Guardetxean izan ziren 2005ean eta 2010ean. Horrela, hamabost urteren ondoren berreskuratu genuen.