Heavy metala euskaraz hedatzeko asmoarekin sortu zen Burdinola irratsaioa, 2001ean. Donostiako Ttan Ttakun irrati librean hasi ziren emititzen, Jon Agirre eta Inaxio Esnaola aurkezleen gidaritzapean.

2002an Agirrek saioa utzi zuen, eta Esnaolak aurrera jarraitzea erabaki zuen. Urte horretan sortu zen Herriko Burdina webgunea; saioaren atal bat izatetik Euskal Herriko heavy metalaren ataria bihurtu zen.

Hasieratik, mundu mailako eta Euskal Herriko heavy metala da programaren oinarria. 2007ko irailean Info7 irratian hasi ziren emititzen, 2018ko abenduan irratia itxi zen arte. 2019ko urtarriletik ekainera saioa podcast eran soilik eskaini zuten Ivoox atarian.

2020ko urriaren bukaeratik Naiz Irratiak eskaintzen du programa.

2022-2023 denboraldiko saioak:

Hurrengo kontzertuak