
Iruñeko Chernobyl thrash metal taldeak ekainaren 5ean argitaratuko du Decay of the western civilization estreinako diskoa. Eguna iritsi baino lehen, Dr. Jekyll & Mr. Hyde bigarren singlea plazaratu dute.
Underground Visuals-ek egindako hitzen bideo batekin aurkeztu dute.
Hamar abestiko iraupen luzeko lehen lana Alberto Porresekin grabatu zuten Estudios K-n. Azala, berriz, Adi Dechristianize artistak egin du.

Last man on earth lehen singlea ere Underground Visuals-ek egindako hitzen bideo batekin estreinatu zuten antzera aurkeztu zuten, eta hitzen bideo batekin estreinatu dute.
Ekainaren 13an Thrash Solstice Fest jaialdian parte hartuko dute Angelus Apatrida, Ktulu eta Electrikeel taldeekin batera.
Chernobyl lau musikari hauek osatzen dute: Edain Santafe (ahotsa eta gitarra), Iosu Nuñez (gitarra), Dani Moreno (baxua eta ahotsak) eta Sergio Arana (bateria).