2025/11/07

Cobra laukoteak 'Meteor' abestia ikusarazi du

Euskal Herriko Cobra rock/metal banda gogotsu dago Henko lan berria plazaratzeko. Gutxi falta da horretarako, azaroaren 14an aurkeztuko dutelako. Dena dela, itxaronaldia aurreraturiko abestiekin arindu dute.

Meteor pieza hautatu dute hirugarren single gisa. Letren bideoa ikus eta entzun dezakezue jarraian:

Lan berria Xanperekin grabatu dute Bilboko Koba estudioan. Azalaren diseinua, berriz, OnClick Studio-ak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Henko
02. Lost & Found (The Constant)
03. Hontzaren Hegaldia
04. Meteor
05. Drawn to the Flame
06. Odol / Kare

Beste bi aurrerapenak hauek dira:

Cobra - Hontzaren hegaldia

Cobra - Drawn to the Flame

Gogoratu behar da laukotea berrosatu behar izan dutela aurrera egiteko. Horrela, hauek diara Cobra taldeko lau musikariak: Haritz Lete (ahotsa), Josu Luengo (gitarra), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Sergio G. Rebollo (bateria).

Hurrengo kontzertuak