
Bilboko Crucifucked blackened crust taldearen suak pizturik dirau. Horretarako, laukotea berritu behar izan dute.
Wilches abeslariak banda utzi zuen, eta Jon gitarristak abesteko ardura ere hartu du. Horrekin batera, Canelo gitarra jotzaile madrildarra fitxatu dute. Horrela, bi gitarra izango dituzte hemendik aurrera. Gainerako bi kideak dira Juan baxu jotzailea eta Vincent bateria jotzailea.
Iraupen luzeko bigarren diskoari dagokionez, datorren urteko maiatzean grabatuko dute, eta lantzen hilabeteak daramatzatela adierazi dute.
2024ko irailean argitaratu zuten estreinako diskoa, eta jarraian entzun dezakezue: