
Bilboko Crucifucked muturreko metal taldeak Never forget bigarren diskoaren aurrerapen singlea aurkeztu du: The Garrotte. Izenburuak dioen moduan, heriotza eragiteko gailu ezagunari eskainitakoa da.
Laukoteak aurreratu moduan, lan berria kontzeptuala izango da: "Zortzi abesti. Eguneroko zortzi egoera lazgarri. Egiturazko zortzi tortura".
Hain justu, zortzi pieza izango ditu lan berriak, eta horiek Karrantzako BlackStorm estudioetan grabatu zituzten Ekaitz Garmendiarekin.
Azala, berriz, Jon Napalm taldekideak osatu du June Hernandezen argazki bat oinarri gisa hartuta.

01. Belt of Saint Erasmus
02. Judas Cradle
03. Heretics Fork
04. Bull of Phalaris
05. The Garrotte
06. Barrel of Death
07. Tripalium
08. Apega of Nabis
Laukotea berritu osteko lehen emaitza izango da. Izan ere, egun musikari hauek osatzen dute Crucifucked: Jon Napalm (ahotsa eta gitarra), Canelo (gitarra), Juan (baxua) eta Vincent (bateria).