
Bilboko Crucifucked bandak laster plazaratuko du Never forget bigarren disko kontzeptuala. "Zortzi abesti, eguneroko zortzi egoera lazgarri eta egiturazko zortzi tortura" izango ditu. Death metala, black metala eta crust zitala uztartzen dituzte.
Bigarren aurrerapena, Judas Cradle izenekoa, bideoklip gori eta gorri batekin estreinatu dute. Jon Napalm taldekideak berak zuzendu du.
Lan berria Ekaitz Garmendiarekin grabatu dute Karrantzako BlackStorm estudioetan. Azala, berriz, Jon Napalm berberak egin du June Hernandezen argazki bat oinarri gisa hartuta.

01. Belt of Saint Erasmus
02. Judas Cradle
03. Heretics Fork
04. Bull of Phalaris
05. The Garrotte
06. Barrel of Death
07. Tripalium
08. Apega of Nabis
The Garrotte lehen aurrerapena urriaren erdialdean aurkeztu zuten. Izenburuak dioen moduan, heriotza eragiteko gailu ezagunari eskainitakoa da.
Crucifucked lau musikari hauek osatzen dute: Jon Napalm (ahotsa eta gitarra), Canelo (gitarra), Juan (baxua) eta Vincent (bateria).