2026/01/31

Deimocracy taldeak jokabide autosuntsitzaileak baztertu nahi ditu

Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak The Inner Fortress hirugarren diskoa plazaratzeko asmoa du, eten mugagabea iragarri zuten arren. Horrela ere, Ignacio Palacios Palas musikari eta gidariak urtetan landuriko emaitza erakutsi nahi du.

Self destructive behauviours da laugarren aurrerapena, eta bi musikarik parte hartu dute: Erroia (Dire End) abeslariak eta Carlos Lozano (Persefone) gitarristak. 

Single berria Jon Sebasten Urrutiak egindako bideokliparekin aurkeztu dute:

Palasek hau dio abestiaz: "Gure jokabidean hain sakon dauden ohitura batzuk normalizatzearen egoerari buruzkoa da, batzuetan itsu gaudelako haiei aurre egiteko, baina horiek desmuntatzeko eta azkenean ihes egiteko modua aurkitzeaz, ezerk minik egin ez diezagun".

Diskoa Logroñoko Deimos Studios-etan eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten. Aldiz, nahasketa eta masterizazioa Andorrako Sonnos Studios-etan egin zuten.

Beste hiru singleak jarraian topatuko dituzue:

Deimocracy - Seed of life (bideoklipa)

Deimocracy - Fields of Misery (letren bideoa)

Deimoracy - A Thousand Lies (letren bideoa)

Deimocracy taldea lau musikarik osatzen dute: Ignacio Palacios Palas (ahotsa, gitarra eta sintetizadoreak), Aritz Monteiro (gitarra eta ahotsak), Juan Romero (baxua eta ahotsak) eta Andres Garcia (bateria).

Hurrengo kontzertuak