2021/11/17

Deimocracy taldeak "Praise of Tears" singlea aurreratu du

Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak abenduan kaleratuko du Erebo bigarren diskoa. Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar), eta hamabi abesti izango ditu. Urrian crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten lan berria finantzatzeko.

Aurrerapen gisa, lehendabiziko singlea estreinatu dute: Praise of Tears.

Diskoaren azala eta kantu zerrenda jarraian dituzue:

01. Erebo
02. Kings and Jesters
03. Freedom Ritual
04. Sons of Moon
05. Acheron
06. Welcome to the Valley of Corpses
07. Earth
08. Stygia
09. Spectra
10. True Words
11. Praise of Tears
12. Parasomnia

Keep One Eye Open estreinako diskoa 2017an argitaratu zuten, baina ordutik taldeak aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun hiru kidek osatzen dute: Ignacio Palacios (ahotsa eta gitarra), Ander Pena (bateria) eta Juan Sampedro (baxua).

Hurrengo kontzertuak