2026/04/18

Delenda Est taldeak pandoraren kutxa ireki du

Gasteizko Delenda Est alt metal bandak The Last First Step izenburua jarri dio bigarren diskoari, eta aurten argitaratzea aurreikusten dute. Aurrerapen gisa, Pandora's Gift abestia plazaratu dute bideoklip batekin.

Boskoteak hitz hauek erabili ditu abesti berria aurkezteko: "Soinu gaurkotuagoarekin eta sendoagoarekin, gizarte garaikideko erronkei buruz hausnartzera gonbidatu nahi ditugu entzuleak. Pandoraren Kutxaren mitoa berrinterpretatu dugu begirada kritikotik eta erabat emozionaletik".

2024an, First Not To Spend single soltea kaleratu zuten, bideoklip batekin.

Delenda Est taldea musikari hauek osatzen dute: Irenka Pastor (ahotsa), Javi Martinez (gitarra), Sara Mauleon (gitarra), Sergio Ocio (baxua) eta Izan Ascaso (bateria). 

Hurrengo kontzertuak