2022/09/19

Diabulus in Musica taldeak aldaketa baten berri eman du

Nafarroako Diabulus in Musica symphonic metal bandak jakinarazi duenez, Alexey Kolygin gitarristak taldea utzi zuen duela hilabete batzuk. Lan kontuengatik hartu zuen erabakia, eta nafarren azken kontzertuetan ez du parte hartu. Gainerako kideentzat shock bat izan zela aitortu dute, bederatzi urte konpartitu dituztelako. Are gehiago, banda desegitea aztertu zuten. Zorionez, ordea, aurrera egin eta jarraitzeko energia berreskuratu dutela adierazi dute.

Gitarrista berria zein den laster argituko dute. Bitartean, Jun (The Broken Horizon) eta Eneko gitarristek bete dute Kolyginen hutsunea.

Euphonic Entropy bosgarren diskoa 2022ko otsailean argitaratu zuten Napalm Records diskoetxearekin.

Hurrengo kontzertuak