
Bizkaiko El Reno Renardo heavy metal bandak hogei urteko ibilbidea ospatuko du. Horretarako, metalversotik gaztagintzara pasatuko dira. Queso fresco, queso curado izango da laukotearen bederatzigarren diskoa, eta Maldito Records diskoetxearen argitaratuko dute. Iragarri dutenez, zazpi abesti berri eta berritu dituzten beste zazpi izango ditu.
Beste behin ere, Xabier Amezaga artistak egin du azala, eta nazioarteko talde ezagun batena gogora ekartzen du.

2024ko urtarrilean plazaratu zuten Regreso Al Metalverso aurreko lana, eta kontzertu bira luze baten bidez aurkeztu dute.