2026/03/11

Electrikeel banda 'Death in plastic' singlearekin animatu da

Iruñeko Electrikeel thrash metal/crossover taldeak martxoaren 20an argitaratuko du Solve et coagula (Demons Records) bigarren diskoa. 

Hain zuzen ere, Death in plastic bigarren singlea estreinatu dute, Marcos Cansino artistak egindako animaziozko bideo zital batekin.

Lan berria Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu zuten Ekaitz Garmendiarekin. Azala, berriz, Raccooneyes Art-ek egin du eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. To The Bitter End
02. Feel The Eel
03. Egomaniac Frenzy
04. Flesh Dematerializer
05. Solve Et Coagula
06. At The Brim Of Madness
07. Caballo Blanco
08. Outlaws From Outer Worlds
09. Mysterious Ways
10. Death In Plastic

Feel the Eel izan zen aurreneko singlea, eta Underground Visuals-ek egindako bideokliparekin aurkeztu zuten:

Electrikeel hiru musikari hauek osatzen dute: Xabier Rekalde (ahotsa eta baxua), Asier Bendoiro (ahotsa eta gitarra) eta Jon Laguna (bateria).

Hurrengo kontzertuak