
Iruñeko Electrikeel thrash metal/crossover taldeak Solve et coagula lan berriaren lehen singlea leherrarazi du: Feel the Eel. Jarraian ikus dezakezue Underground Visuals-ek egindako bideoa:
Martxoaren 20an plazaratuko dute bigarren diskoa Demons Records zigiluaren bidez. Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu zuten Ekaitz Garmendiaren gidaritzapean.
Kanta zerrenda eta Raccooneyes Art-ek egindako azala jarraian ikus ditzakezue:

01. To The Bitter End
02. Feel The Eel
03. Egomaniac Frenzy
04. Flesh Dematerializer
05. Solve Et Coagula
06. At The Brim Of Madness
07. Caballo Blanco
08. Outlaws From Outer Worlds
09. Mysterious Ways
10. Death In Plastic
Electrikeel hiru musikari hauek osatzen dute: Xabier Rekalde (ahotsa eta baxua), Asier Bendoiro (ahotsa eta gitarra) eta Jon Laguna (bateria).