2021/12/20

Elffor: "Kaosaren Mendi Odoltsuetan" diskoaren xehetasunak

Bizkaiko Elffor taldeak abenduaren 30ean argitaratuko du black metal sinfonikoaren ildoko Kaosaren Mendi Odoltsuetan lan berria. Eöl (Numen) musikariaren bakarkako ibilbideko hamabosgarren erreferentzia da, berrargitalpenak eta bildumak aintzat hartu gabe. Igor Mugerza arduratu da beste behin ere azala egiteaz, eta jarraian ikus dezakezue lau kantuko zerrendarekin batera:

01. The Temple of the Black Flame
02. Neguko Zoru Hotzean
03. Egurrezko Gaztelu Zaharra
04. Cryptic Winds of War

Abestietako bat estreinatu du Black Metal Promotion Youtube kanalak:

Kaosaren Mendi Odoltsuetan diskoa 2021ean plazaratuko duen hirugarrena da. Apirilean Condemned To Wander eta abuztuan Arkaik lanak aurkeztu zituen; lehena black metal kutsukoa, eta bigarrena ambient/dungeon synth ildokoa. Horrez gain, Into the Shades of Hate bilduma ere plazaratu du bizkaitarrak. Into the Dark Forest..., Son of the Shades eta From the Throne of Hate diskoak barnebiltzen ditu.

Hurrengo kontzertuak