
Bilboko Empire of Disease melodeath taldeak While Everything Collapses (Xtreem Music) lan berria argitaratuko du martxoaren 19an.
Eguna iritsi baino lehen, hainbat abesti aurreratzeko asmoa dute, eta bigarrena erakusteko unea iritsi da: The art of manipulation.
Beraien ibilbideko hirugarren diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute diskoa. Azala, berriz, Nicolas Oliveros (DarkBlessed) artistak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera.

01. The Beast Inside Me
02. Depravity
03. No Risk, No Glory
04. The Art of Manipulation
05. Torture Chamber
06. Hamunaptra
07. While Everything Collapse
08. More Than a Hundred
Lehen singlea No risk, no glory izan zen, eta bideoklip batekin aurkeztu zuten.
Empire Of Disease musikari hauek osatzen dute: Pintxo Wayewta (ahotsa), Gorka Diez (gitarra eta sanplerrak), Borja Pradanos (gitarra), Xabier H. Zarraga (baxua) eta Iban Hernando (bateria).