
Luhusoko Fizt & Furiuz bandak izena aldatzea erabaki du. Erhnt gisa egingo du aurrera boskoteak, eta aurten berritasunak izango direla iragarri dute.
Aurreko izenarekin, hainbat abesti sareratu zituzten plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian. Beraien herriko Xaneta gaztetxean grabatu zituzten, eta musikalki metalaren hainbat ertz lantzea gustuko dutela erakutsi zuten.
Jarraian entzun ditzakezue horietako hiru:
Dirdiraren oihua
Aitzaki bahitzailea
Bizi adierazpenaren mendekua
Boskotea musikari hauek osatzen dute: Josu Guillen (ahotsa), Pierre Balacey Balatx (bateria), Arnaud Cochet (gitarra), Bastien Marianne (gitarra) eta Allande Etxeberri (baxua).