2022/02/20

Estreinaldia: Broken Legacy taldearen "Hostoak Erori Dira" bideoklipa

Oñatiko Broken Legacy metalcore bandak martxoaren 27an plazaratuko du Ortzimuga bigarren diskoa. Hostoak Erori Dira da bigarren aurrerapena, eta bideoklipa esklusiban ikus dezakezue Herriko Burdina webgunean. Beñat Elorzak zuzendu du, eta irudiak Oier Yanizek eta Andoni Bodesek grabatu dituzte.

Diskoa Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin grabatu zuten Asuako Chromaticity Studios-etan. Aldiz, azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Ezezaguna
02. Hostoak Erori Dira
03. Azken Taupadak
04. Askatasun Eza
05. Jukutria
06. Beldurraren Menpe
07. Amesgaiztoa
08. Bakardadea

Ezezaguna lehendabiziko singlea ere bideo batekin aurkeztu zuten:

Hurrengo kontzertuak