2022/08/29

Estudioan: Fear Crowd, Song of Anhubis eta beste

Oporraldia bukatzear da eta laster hasiko dira azaleratzen Euskal Herriko heavy metal taldeen doinu berriak. Estudioan dabiltzan edo aritu direnen ohiko bilduma osatu dugu.

Bilboko Fear Crowd heavy metal bandak hirugarren diskoa grabatu du Koba estudioan Xanperen gidaritzapean. Zortzi abesti izango ditu eta udazkenean argitaratzea aurreikusten dute. Evolución bigarren diskoa 2017an plazaratu zuten.

Taula gainera itzuli berri direnean, Song of Anhubis bizkaitarrak estudioan izan dira. Lan berririk ote datorren argitu ez badute ere, Chromaticity Studios-etan lanean ari direla iragarri dute.

Bizkaiko beste talde batek ere iraupen luzeko hirugarren diskoa grabatu du. Sönambula hirukoaz ari gara, eta duela gutxi Kataluniako Moontower Studios-etan izan dira kantu berriak grabatzen Javi Felezekin.

Azkenik, Electrikeel banda nafarrak estreinako diskoaren grabazioa bukatu. Maiatzean hasi ziren Bite Studios-etan grabatzen, eta iragarri berri dute prozesua amaitu dutela.

Hurrengo kontzertuak