2026/06/16

Estudioan: Herio, Crucifucked, Legacy of the Seas

Urteko 365 egunetan, baliteke talderen bat edo beste abesti berriren bat grabatzen aritzea. Denek ez dute jakinarazten estudioko lanetan dabiltzala, baina bai hiru banda hauek.

Bilboko Crucifucked muturreko metal taldea lan berria grabatzen hasi da Karrantzako BlackStorm estudioetan. Ekaitz Garmendia soinu teknikariarekin hasi dira musika tresnak grabatzen. Laukotea berrosatu osteko lehen emaitza izango da.

Leioako Herio heavy/thrash metal taldeak bigarren diskoa grabatu du Asuako Chromaticity Studios-etan. Aitor eta Pedro J. Monge teknikarien gidaritzapean aritu dira, eta aurreratu dute oso gustura daudela lorturiko emaitzarekin.

Donostiako Legacy of the Seas epic metal taldea Ioseba Hernandez musikari eta ekoizlearekin elkartu da abesti berezi bat grabatzeko. Aurrerago eskainiko dituzte xehetasun gehiago.

Hurrengo kontzertuak