2026/02/24

Estudioan: Khymaira, Ancient Settlers, Lotura

Garrantzitsua izan ohi da entsegu lokalean edo etxean konposaturikoa grabatzeko unea. 2026. urte hasieran estudioko lanetan murgildu diren hiru talde topatu ditugu.

Donostiako Khymaira heavy metal banda bigarren diskoa grabatzen hasi da. Asuako Chromaticity Studios aukeratu dute lan berria osatzeko. Laukotea berrosatu osteko lehen emaitza izango da. 

Donostiako Ancient Settlers melodeath taldea iraupen luzeko hirugarren diskoa beraien kabuz grabatzen ari da. Nahasketak eta masterizazioa, berriz, udan egingo dituzte. Scarlet Records diskoetxe italiarrarekin argitaratuko dute lan berria.

Bizkaiko Lotura metalcore banda bi abesti berri grabatzen ari da. Terminus diskoa pasa den abenduan plazaratu arren, doinu berriak erakusteko gogotsu daude. Gorka Dresbach ekoizlearekin dabiltza lanean, eta bi estudiotan osatuko dute grabazioa.

Hurrengo kontzertuak