2026/03/20

Etorkizun Beltza bandak euskarara ekarri du klasiko bat

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldearen Garrasi hutsak lan berria dagoeneko plataforma digitaletan entzun daiteke. Iazko azaroan argitaratu zuten fisikoan, eta ia osorik sareratu zuten. Soilik diskoko moldaketa berezia falta zen.

Hain zuzen ere, Ángeles del Infierno aitzindarien Maldito sea tu nombre ereserki klasikoaren euskarazko bertsioa egin dute: Madarikatua. Jarraian entzun dezakezue:

Boskoteak Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuen hirugarren diskoa, eta jarraian dituzue ikusgai azala eta kanta zerrenda.

01. Diruaren erreinuan
02. Makinak ikasten
03. Iraganaren erruz
04. Informazio faltsua
05. Madarikatua
06. Sistemari kateatuta
07. Hirugarren Mundu Gerra

Etorkizun Beltza bost musikari hauek osatzen dute: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak