2026/02/01

Etorkizun Beltza bandak 'Hirugarren Mundu Gerra' aurreikusi du

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak Garrasi hutsak lan berriaren abesti propio guztiak sareratu ditu. Hirugarren Mundu Gerra da azkena, lanari bukaera ematen diona.

Bizkaitarren hirugarren diskoaren edizio fisikoa beraien kontzertuetan eskuratu daiteke. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta jarraian dituzue ikusgai azala eta kanta zerrenda.

01. Diruaren erreinuan
02. Makinak ikasten
03. Iraganaren erruz
04. Informazio faltsua
05. Madarikatua
06. Sistemari kateatuta
07. Hirugarren Mundu Gerra

Abesti guztiak boskotearen Bandcamp atarian eta plataforma digitaletan entzun daitezke. Soilik bakarra falta da; moldaketa berezi bat.

Etorkizun Beltza - Iraganaren erruz

Etorkizun Beltza - Sistemari kateatuta

Etorkizun Beltza - Informazio faltsua

Etorkizun Beltza - Diruaren erreinuan

Etorkizun Beltza - Makinak ikasten

Etorkizun Beltza bost musikari hauek osatzen dute: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak