2026/08/18

Extinction hirukoa taula gainera itzuliko da

Gipuzkoako Extinction thrash/death metal bandak zortzi urte luzeko isilunea birrindu du. Hirukoa taula gainera bueltatuko da Bilboko Thrash or Die jaialdian. Azaroaren 21ean izango da, Zorrotzako gaztetxean.

Euskal Metalheads elkarteak antolaturiko kontzertuan, beste hiru taldek parte hartuko dute, eta bi dira iragarri dituztenak: Electrikeel hiruko nafarra da bestea.

Extinction banda 2014an sortu zuten Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Sijjin) gitarristak eta abeslariak, Andoni Fernandez (Phthisis eta Lampr3a ohia) baxu jotzaileak eta Ivan Hernandez (Legen Beltza, Sijjin) bateria jotzaileak. Urtebete geroago, 2015ean, The dark matter estreinako diskoa eta bakarra kaleratu zuten. 

Orain arteko azken kontzertua 2018an eman zuten, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak