2026/11/27

Ezkutu bandak 'Gure oholtza' defendatu du

Iruñerriko Ezkutu rock/metal taldeak Sua izeneko diskoa kaleratuko du egun gutxi barru. Irunberriko Sima estudioan grabatu dute Ibai Osinagaren gidaritzapean.

Aurrerapen moduan, Gure oholtza abestia estreinatu dute, eta Alex Unaik zuzenduriko bideokliparekin aurkeztu dute.

Lan berria bederatzi abesti izango ditu, eta Mikel Urrizak egin du azala.

Ezkutu banda bost musikari hauek osatzen dute: Karla (ahotsa), Etxebe (gitarra), Aritz (gitarra), Antolin (baxua) eta Urriza (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak