
Bilboko Fear Crowd heavy metal bandak 25. urteko bidea ospatuko du Ecos de oscuridad disko berriarekin. Beraien ibilbideko laugarren lan luzea izango da.
Bigarren aurrerapena plazaratu berri dute: Mi única salida. Jarraian entzun dezakezue.
Bilboko Koba estudioan grabatu dute Xanperekin —aurreko diskoaren antzera—. Aldiz, Maldigo artistak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. Ecos de oscuridad
02. Fuego en mi interior
03. Una y no más
04. Mi única salida
05. Marko Jones
06. Cenizas
07. Ángel Guardián
08. El viento a mi favor
09. La muerte te buscó
Aurretik, El viento a mi favor abestia estreinatu zuten:
Zazpi kanta berri ditu lanak, eta beste bi birgrabatu dituzte: Marko Jones eta Angel Guardián —Marilu (Alma Culter), Malmudena (4 Villains) eta Endika Ortega (Blackhearth) musikarien kolaborazioarekin—. Bestalde, koroak egin ditu diskoan Arnau Coderch (Arnau And The Honky Tonk Losers) musikariak.
Fear Crowd bost musikari hauek osatzen dute: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria).