
Sopelako Feelingless taldea errautsetatik birsortu du Hugo Markaidak (Rise To Fall) aspaldiko lagun batekin: Aimar Antxia (NoDrama ohia). Gaur egun, The Flying Scarecrow bandaren gidaria da, eta elkarrekin plazaratu dute Rise from the ashes single berria. Pedro J. Mongek (Vhäldemar) ere parte hartu du gitarra solo batekin.
Iragana gainditzeari eta berriro jaikitzeko indarra aurkitzeari buruzko metal ereserki indartsu, emozional eta melodiko gisa aurkeztu du.
Asuako Asuako Chromaticity Studios-etan borobildu du Pedro J. Mongerekin, aurreko abestiekin egin moduan. Aldiz, bideoaz Ugaitz Aguilar (Zuldar) arduratu da.
Aurretik, beste bi kanta solte aurkeztu zituen:
Feelingless - Two worlds colliding —Frederic Riverin (I Legion) eta Björn Speed Strid (Soilwork) musikarien kolaborazioarekin—
Feelingless - Dare to Survive —Kevin Cali eta Fernando Di Cicco (Dreamshade) musikarien parte hartzearekin—
Gogoratu behar da 2022an Metal Against Animal Cruelty (Noble Demon) estreinako diskoa argitaratu zuela Markaidak bere bakarkako proiektuarekin.
Izen handiko hogei abeslari eta musikari bikainek parte hartzea du: Björn Speed Strid (Soilwork), Jon Howard (Threat Signal), Christian Älvestam (Solution .45, Miseration), Daniel Heiman (Harmony, Lost Horizon ohia), Ettore Rigotti & Claudio Ravinale (Disarmonia Mundi), Mikael Sehlin (Degradead, Engel) Rachel Aspe (Cage Fight), Jake E (Cyhra, Amaranthe ohia) Ville Viljanen (Mors Principium Est), Marios Iliopoulos (Nightrage), Dann Hoyos (Rise To Fall, The Space Octopus) eta Dalay Tarda (Rise To Fall).
Jarraian osorik entzun dezakezue: