
Oñatiko Txanda merkatarien elkarteak Zure metala Oñatin itxi iragarkia plazaratu du, Gabonetako erosketak herrian egitera bultzatzeko. Metal doinuak erabili dituzte kanpainaren abestia eta bideoklipa osatzeko. Hain zuzen ere, herriko Aitor Uriarte (Latzen) musikariak parte hartu du, besteak beste.
Dwingi Dwingi taldeko kideak arduratu dira iragarkiaz. Ander Zelaiak sortu du kanta, eta Josu Igartu bertsolariak jarri du letra. Bideoklipa, berriz, Bernat Alberdik eta Iñaki Zubiak egin dute.