2022/10/14

Gojira taldeak "Our Time Is Now" abesti berria aurkeztu du

Lapurdiko Gojira metal bandak NHL 23 bideojokorako abesti berri bat grabatu du. Our Time Is Now da bere izenburua, eta dagoeneko entzun daiteke. "Abestia mundu ilun batean argia sortzen duten borrokalariei eskainia dago", adierazi du Joe Duplantier abeslari eta gitarristak.

Laukoteak iazko apirilaren 30ean argitaratu zuen Fortitude diskoa, beraien ibilbideko zazpigarrena.

Born For One Thing abestiaren bideoklipa jarrain ikus dezakezue:

Hurrengo kontzertuak