2026/08/04

Green Sun Cult taldeak 'Azpijokoa' abestia estreinatu du

Urdulizko Green Sun Cult laukotea prest dago iraupen luzeko lehen diskoa plazaratzeko. Aurrerapen moduan, Azpijokoa abestia aurkeztu dute.

Guillermo Cabralesekin grabatu dute, eta Gorko arduratu da ekoizpenaz. Jarraian entzun dezakezue:

Kantari buruz, hau da diotena: "Etorkizuna depresiotik nola ikusten den hitz egiten du, eta ezintasunak zein gizadiarekiko fedea galtzeak sakratua den orori beldurrik ez izatea dakarrela".

Bizkaitarrek euskal doom gisa katalogatzen dute beraien musika. Zehazki, stoner kutsuko doom metala jorratzen dute, eta talde hauek dituzte erreferentzia gisa: Black Sabbath, Monolord, Fu Manchu, Kyuss eta Winhand. 

Lau musikari hauek osatzen dute banda: Gaban (ahotsa eta gitarra), Aizeder (baxua), Urrito (gitarra) eta Oier (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak