2026/05/29

Henkore taldeak 'Resonate' single berria hedatu du

Iruñeko Henkore bandak aleka aurkeztu nahi du bere proposamena. Resonate da seigarren abesti soltea eta singlea. Kanta guztiak aurkeztu ostean, disko batean bilduko dituzte. 

Pieza berriena jorratzen duten metal modernoaren beste adibide on bat da.

Apirilean, berriz, Kill the silence kanta estreinatu zuten, zuzeneko irudiekin osaturiko bideoklip batekin.

Sergio Rodriguezek grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte abesti guztiak. Beste hiru abesti plazaratzeko eta denak elkartzeko asmoa du bandak.

Beste lau piezak jarraian dituzue:

Henkore - Poisoned dreams (bideoklipa)

Henkore - Agony (letren bideoa)

Henkore - Restart (letren bideoa)

Henkore - The Edge (bideoklipa)

Henkore bost musikarik osatzen dute: Vanessa Arre (ahotsa), Javier Galar (gitarra), Fermin Quiles (gitarra), Jon Arizaleta (baxua eta garrasiak) eta Iñaki Garro (bateria).

Hurrengo kontzertuak